Odol-emaileak Andoaingo anbulategian

Aiurri 2026ko ekainaren 2a

Ekainaren 8an, astelehenean, odola emateko aukera izango dute herritarrek Andoaingo anbulategian, zehazki, 16:30etik 20:15era.

Komeni da hitzordua telefonoz hartzea (943.00.78.84). Bestalde, Internet bidez ere hitzordua hartzeko aukera dago,  "gotatanta.eus" webgunean. Bertan izena emateko aukera egongo da odol-emateko egunaren aurreko larunbatean eta igandean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!