Abesbatza Txikiko abeslariek asteburua osorik igaro zuten Asturiaseko kostaldean dagoen Colombres herrian.
Katrin Iturralde zuzendariaren hitzetan, "haurrek primeran kantatu zuten, eta kontzertua ederra eskaini zuten. Ordubeteko emanaldiaren ostean, ikusleek, zutik jarrita, txalo-zaparradarekin eskertu zieten. Bestalde, lagun izan dugu eguraldia, eta Colombres herria ezagutzeko eta kanoetan ibiliz gozatzeko ere tartea eduki dugu. Azken finean, ahaztezina izan da esperientzia, eta oso pozik itzuli gara etxera".
(Argazkiak eta bideoa: Udal Musika Eskolako Abesbatza Txikia).