Andoaingo Udalak eta Escivi Zine eta Bideo Eskolak elkarlanean antolatzen dute Andoain Laburrean lehiaketa.
Ainhoa Aiertzak aurkeztu zuen sari banaketa, eta Marta Lasa kultura zinegotziak hartu zuen hitza lehenbiziko. Lehiaketaren helburua “gazteei ikus-entzunezkoen munduan interesa dutenei bidea irekitzea, etorkizuneko sortzaileei plaza bat eskaintzea eta euskarazko edukiak sortzeko motibazioa indartzea” dela gogoratu zuen Lasak.
Aurten zazpi lan aurkeztu direla, denak ere “nork bere begirada propioa erakusten" dutela, eta "euskaraz eta sormen handikoak" direla erantsi zuen. Azkenik, aipatu zuen Lebiton konpartsaren erreferentziaren bat egitea izan dela aurtengo edizio parte-hartzaileei jarri zaien baldintza.
Bertute anitzeko bi lan
Ekaitz Bertizek (“Erreka zulo horretan” laburmetraiaren zuzendaria), Erika Olaizolak (aktorea, zuzendaria eta gidoilaria) eta Alberto Gastesik (zuzendaria eta gidoilaria) osatu dute aurtengo epaimahaia.
“Txerria” saritzeko, honako ezaugarriak azpimarratu zituzten epaimahaikideek: “kontakizunaren sendotasuna, eta freskotasuna, ideiaren originaltasuna, istorioaren gaurkotasuna, umorearen erabilera adimentsua, amaierako bira eraginkorra, eta, erritmo narratibo ona”.
“Lekuz kanpo”ren kasuan, honatx azaldu zituzten arrazoiak: “sinbolo narratibo indartsua, tonu intimista eta koherentea, elkarrizketaren bidez pertsonaien sakontasuna, emozioa eta sinbolismoaren oreka, hau da, porrota adiskidetasuna, eta bigarren aukerak heldutasunez era sentikortasunez jorratu izana”.
Lan-talde ugariko bi sormen
Ikus-entzunezkoan arloan iraupen laburreko lanak izan zen, hainbat egileren parte hartzea eskatzen dute laburmetraiek, orokorrean. Halaxe gertatu da saritutako bi lanekinin, parte-hartzaileen zerrenda ikusiz gero.
* “Txerria” (1. saria eta ikuslearen saria) laburmetraiko egileak:
Julen Martin, Zuriñe de Agueda, Nuria Teixeira, Leire Ibañez, Joanes Goikoetxea, Ekain Lopez, Alain Yarza, Eider Juanena, Nahia Tabernero, Mattin Eceizabarrena, Adur Iturralde, Andoni Magdaleno, Jose Alberto Osorio, Iker Pascual, Jon Guelbenzu, Alejandro San Sebastian, Wachara Ugarte, Ariane Torres, Alex Gonzalez, eta, Iñigo Sainz.
* “Lekuz kanpo” (2. saria) laburmetraiko egileak:
Uxue Ruiz, Zuriñe de Agueda, Iraia Intxaurrandieta, Amaia Diaz, Anari Pujol, Xabat Minguez, Edurne Murua, Luken Pellus, Mikel Santamaria, Nico Juaristi, Liher Saiz, Unai San Jose, Claudia Uriarte, June Cobo, Jose Luis Elias, Aimar Lasa, Eneko Maria, Andoni Arizcuren, Amaia Oliden, eta, Ray Montero. Sari emate ekitaldiaren ostean, “Erreka zoko horretan” laburmetraia proiektatu zuten. Ekaitz Bertiz egilea bertan izan zen, eta Basteron bildu zirenek berarekin solasaldia egiteko aukera eduki zuten.
Aurkeztu diren beste bost lanak, ikusgai:
"Ikusezinaren oihua"
"Bat barik, ez gauz bi"
"Ideiarik gabe"
"Itsasoa zopa bat da?"
"Oroitzapenak"
"Erreka zoko horretan", Ekaitz Bertizen eskutik
Sari emate ekitaldiaren ostean, “Erreka zoko horretan” laburmetraia proiektatu zuten. Ekaitz Bertiz egilea bertan izan zen, eta Basteron bildu zirenek berarekin solasaldia egiteko aukera eduki zuten.

