Urki Dantza Taldeak nabarmendu du aurten ere Euskal Herriko herrialde desberdinetako taldeak etorriko direla, hain zuzen ere: Usansolo, Ordizia eta Gasteizko dantza taldeak; Lizarrako gaiteroak; Iruñeko Erraldoi Txikien Konpartsa; eta beraiekin batera Andoaingo txistulariak, Musika Eskolako eskusoinu taldea eta URKI Dantza Taldea.
Hauek dira egitarauko puntu nagusiak:
- 10:30 Goikoplaza: Desfile-ibilbide eta emanaldiak Plaza Morean, Juanita Alkainen, Kaimuturrean eta Zumea plazan.
- 13:00 Goikoplazan saio nagusia.
16:30 Goikoplazan erromeria Jeiki Hadi taldearekin.
Urki Dantza Taldeak eskerrak eman dizkie Euskal Jaialdia posible egiten duten guztiei: familiak, elkarteak, ikastetxeak eta Andoaingo Udala. Era berean, herritarrei festara bertaratzeko gonbita zabaldu die, denon artean jaialdiaz gozatzeko.