Ate joka da Hogar Extremeño elkartearen XLVII. Kultur Astea

Aiurri 2026ko ekainaren 4a

Patata-tortillen lehiaketa arraskatsua izaten da Hogar Extremeño elkartearen Kultur Astean

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte ekainaren 6tik 13ra bitarte. Elkarteko zuzendaritzak Andoaingo herritar guztiak gonbidatu ditu edizio honetarako antolatu dituzten ekitaldi eta jardueretan parte har dezaten.

Ekainaren 6an, larunbatarekin:

* 12:00. Ekitaldien irekitze ekitaldia. Agintarien harrera, minutu bateko isilunea hildako kideak gogoan hartuta, Extremadurako ereserkiaren interpretazioa, eta zizka-mizkak.

* 16:30 Mahai joko finalak.

 

Ekainaren 7an, igandearekin:

14:30. Senidetasun bazkaria. (Menua: patea, xolomoa, gazta, urdaiazpikoa, ganba egosiak, sekretu iberikoa patatekin, eta, flana eta izozkia). 30 euro.

 

Ekainaren 8an, astelehenarekin:

18:30. sagardoaren dastaketa. Mizpiradi sagardotegiarekin.

 

Ekainaren 9an, asteartearekin:

17:30. Marrazki lehiaketa.

18:30. Haurrentzako jokoak. Jolasak amaituta, marrazki lehiaketako saria banatuko da eta haur guztiek txokolate bero batez gozatu ahal izango dute.

 

Ekainaren 10ean, asteazkenarekin:

18:00. Nagusien eguna. Merienda jubilatuentzat (65 urtetik gorakoentzat). Adinez zaharrena den pertsonari oroigarria emango zaio.

 

Ekainaren 11n, ostegunarekin:

17:30. Arrantzaren gaineko hitzaldia, Jesus Mari Garciarekin.

19:00. Patata-tortillen lehiaketa. Osagaiak elkarteak jarriko ditu.

 

Ekainaren 12an, ostiralarekin:

19:00 Dantza taldeen eta abesbatzen jaialdia. Extemadura, Andaluzia eta Euskal Herriko kulturen ordezkari gisa: Intxaurrondoko Extremadurako Zentroa, Lasarte-Oriako Erketz Dantza Taldea, eta, Andoaingo Aire Berriak.

 

Ekainaren 13an, larunbatarekin:

10:00. Miga lehiaketa.

11:00. Toka lehiaketa.

12:00. Ekintza desberdinen sari banaketa eta Kultur Astearen amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!