2025eko abenduan egin zuten Kantujira ekimenaren estreinaldia, eta gaur egin dute ikasturteko azken saioa, goizez. DBH2ko ikaslez osaturiko musika taldea oinarri izanik, HH5 eta DBH4 bitarteko ikasleak herrira atera dira, euskarazko kantak ahotan dituztela. Bideoan, "Euskal Herrian Euskaraz" eta "Ikusi mendizaleak" abestiak, Juanita Alkain plazan.