Palestinako Sol Band Gaza taldeak Basteron emandako kontzertuan, Andoain BDZko Uxue Iturriondobeitia eta Salka Jabbari oholtzara igotzeko gonbidatu dituzte. Iturriondobeitiak Israeli boikota egiteko aldarria egin du, eta Jabbarik Nizar Qabbani poetaren poesia irakurri du. Kontzertuari amaiera ematekol Txoria Txori abestu dute guztiek.