Imanol Goenaga Egibar jeltzalearen agurra

Jon Ander Ubeda 2026ko ekainaren 6a

Imanol Goenaga Egibar.

Azken hiru agintalditan pleno aretoko 17 eserlekuetako batean eseri da. Eta, 2019-2023 zikloan, zehazki, gobernu ardurak hartu zituen. Bart iragarri du, sare sozialetan zabaldutako bide baten bidez, udal ordezkari izateari utziko diola. 

EAJ-PNVko bozeramailea da udaletxean, Gipuzkoa Buru Batzarreko kidea... itzal handiko kidea da Goenaga Gipuzkoako EAJ-PNVn. Agintaldia amaierara iristen ari da eta bart egin du errenuntziaren iragarpena: “Badago harrobia, badira indar berriak”, adierazi du Goenagak.

Politikoki pisu handia hartu du azken zortzi urte hauetan eta plenoetan, ziurrenik, azalpenak ondoen ematen zituen udal ordezkaria izan da.

Agurraren bideoa

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de EAJ-PNV Andoain (@eajpnvandoain)

"Badago harrobia"

Andoaingo EAJ-PNVn, beraz, lidergotza berritzeko prozesuari ekingo diote: “Badago harrobia, badira indar berriak eta badira EAJ-PNVren hurrengo etapa Andoainen gidatzeko gaitasuna duten pertsonak”.

Alderdietatik seinaleak bidaltzen dira, maiz, eta Durangon EAJ-PNVk antolatu zuen ekitaldi nagusian Pradales lehendakariak hainbat hautagaiekin argazkia atera zuen. Tartean andoaindar batekin. Maiatzaren 24an Andoaingo EAJ-PNVk Mikel Urdangarinen argazkia zabaldu zuen sare sozialetan, ekitaldiko beste hainbatekin batera.

Mikel Urdangarin eta Imanol Pradales, berriki, Durangoko Landakon.

Alex Huitzi, Idoia Mikelez eta Mikel Urdangarin Ama Kandidan, alderdiaren ekimen batean. Argazkian oinez ageri dira eta gertu dituzte Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoako EAJ-PNVko lehendakaria eta Imanol Goenaga Egibar.

Imanol Goenagak berretsi du agintaldia amaitu arte "udal-erantzukizunak “grina, konpromiso eta dedikazio berarekin beteko dituela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!