Kontzertua 19:30etan hasiko da Irunberri elkartean
KATU BAZKA
"Ez dira Katu, eta ez dira Bazka. Katu Bazka dira. Baxe Nafarroako Izturitzen dute entsegu lokala eta biko eran taularatzen dira formatu berezian. Punka dute abiapuntu, eta horretarako gitarra, baxua eta erritmo kutxa erabiltzen dituzte, ahots oldarkorrekin batera.
Taldekideetako bat Andoaindarra da sortzez, eta beraz etxean jokatuko du larunbateko emanaldian. Etorri gurekin zuzeneko musikaz gozatzera lagunartean.
Kontzertuaren ondoren afaltzeko aukera izango da tabernan bertan. Etxeko pizza goxoak, sartagiak, hanburgesak eta gure plater konbinatu ederrak! Aukera beganoak ere badira!".
