Hogar Extremeñon ekin diote Kultur Asteari

Aiurri 2026ko ekainaren 6a

Eguerdian ekin diote Hogar Extremeño elkartearen XLVII. Kultur Asteari ekin diote bazkideek eta gonbidatutako udal ordezkariek eta herri elkarteetako kideek. Extremadurako ereserkia abestu eta hildako bazkideen aldeko minutuko isilunea egin ostean, zizka-mizkekin gozatu ahal izan dute bertaraturakoek. Argazki-sorta eta bideoa (ereserkia), ikusgai: 

Irekitze ekitaldiarekin bat egin dutenek Extremadurako hainbat produktu (pitarra ardoa, Serenako gazta, txerri proba...) probatuz jardun dute solasean.  

Egungo Hogar Extremeño elkartearen zuzendaritzako kideak sukaldean. Ezkerretik hasita: Armando Fernandez, Jose Lujis Verdasco (presidentea), Joxe Mari Galan, Juanan Lopez, Rikardo Seara, Alvaro Gabilondo, eta, Manuel Canales. Maria Gomez falta da.

 

Hona egitaraua, gaurtik hasita:

Ekainaren 6an, larunbatarekin:

12:00 Irekitze ekitaldia.

16:30 Mahai joko finalak.

 

Ekainaren 7an, igandearekin:

14:30. Senidetasun bazkaria. (Menua: patea, xolomoa, gazta, urdaiazpikoa, ganba egosiak, sekretu iberikoa patatekin, eta, flana eta izozkia). 30 euro.

 

Ekainaren 8an, astelehenarekin:

18:30. Sagardoaren dastaketa. Mizpiradi sagardotegiarekin.

 

Ekainaren 9an, asteartearekin:

17:30. Marrazki lehiaketa.

18:30. Haurrentzako jokoak. Jolasak amaituta, marrazki lehiaketako saria banatuko da eta haur guztiek txokolate bero batez gozatu ahal izango dute.

 

Ekainaren 10ean, asteazkenarekin:

18:00. Nagusien eguna. Merienda jubilatuentzat (65 urtetik gorakoentzat). Adinez zaharrena den pertsonari oroigarria emango zaio. Ekainaren 11n, ostegunarekin:

17:30. Arrantzaren gaineko hitzaldia, Jesus Mari Garciarekin.

19:00. Patata-tortillen lehiaketa. Osagaiak elkarteak jarriko ditu.

 

Ekainaren 12an, ostiralarekin:

19:00 Dantza taldeen eta abesbatzen jaialdia. Extemadura, Andaluzia eta Euskal Herriko kulturen ordezkari gisa: Intxaurrondoko Extremadurako Zentroa, Lasarte-Oriako Erketz Dantza Taldea, eta, Andoaingo Aire Berriak.

 

Ekainaren 13an, larunbatarekin:

10:00. Miga lehiaketa.

11:00. Toka lehiaketa.

12:00. Ekintza desberdinen sari banaketa eta Kultur Astearen amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!