Egunotan ari dira banatzen etxez etxe informazioa xehetasunez azaltzen duen esku-orria.
Honako eskaintza aurkeztu daude, zehaztuta
• Haurrak (12 hilabetetik gora): igeriketa.
• Gazteak (12-16 urte): fitness ordu gaztea, kross training gaztea eta spining gaztea.
• Helduak (16+): Igeriketa, aerobik, aquagym, Balance, Fitness, Gap, Hipopresiboak, k-Stretch, Kross training, Pilates, Pump, Soinketa, Spining, Yoga eta Zunba fit.
• Adinekoak (65+): Dantza, Pilates eta Soinketa.
Izen emateak, ekainaren 15etik 28ra
15etik 28ra bitarte izango dute erabiltzaile berriek izena emateko aukera. Online kirola.andoain.eus webgunean egin daiteke.
Aurrez aurre egiteko erabiltzaileak Allurralde kiroldegira joan daitezke, 9:30tik 13:00etara (astelehenetik ostiralera) eta 17:00etatik 19:00etara (astelehen, astearte eta ostegunetan).
Bestalde, igeriketa ikastaroak 2026ko urriaren 1ean hasiko dira, eta 2027ko ekainaren 19an bukatu. Gainontzeko ikastaroek, berriz, irailaren 16a izango dute lehen eguna (2027ko ekainaren 19ra bitarte).