Futbol ibilbideari amaiera emateko afaria, etxekoen eta lagunen artean

Jon Ander Ubeda 2026ko ekainaren 12a

Errealeko jokalari ohiak ibilbide oparoa egin du nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat taldetan. Denboraldi honetan futbolari izateari utziko diola iragarri zuen eta bart lagunarteko ospakizuna egin du Mizpiradi sagardotegian. Etxekoak eta lagunak izan ditu alboan.

50 lagun inguru elkartu zen Mizpiradin, Jon Gaztañagaren agurreko afarian. Ibilbidean bidelagun izan dituen hainbat pertsona ziren bertan: senideak, lagunak, txikitako lagunak... 

Afariak aurrera egin ahala bertso bat abestu zioten bertan zirenek eta Aitor anaiak eta Urko lagunak txapela jantzi eta oroigarria oparitu zioten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!