Odol Emaileen pankarta udaletxeko balkoitik, Nazioarteko Eguna dela eta

Aiurri 2026ko ekainaren 12a

Andoaingo Odol Emaileen Elkarteko hiru kideek, Kontxi Arin, Pepe Landa eta Joxe Mari Tolosak pankarta zintzilikatu dute gaur goizean, igandean Nazioarteko Odol Emailearen Eguna ospatzen dela eta. 

Nazioarteko Eguna igandean dela gogoratzeaz gain, aldiro-aldiro eta modurik eskuzabalenean odola ematen duten herritarri eske ona emateko jarri dutela pankarta adierazi du Tolosak.

   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!