Gomazko paletako taldea, Tolosaren aurka
Joan den asteburuan, final laurdenetan, Anoeta menderatu zuen Andoaingo taldeak. Hiru partiduetatik bi irabazi zituen; joanekoan hiruretan irten zen garaile.
Hona Arraten jokatu ziren itzulerako hiru partiden emaitzak:
- Banaka: Andoain (Etxeberria) 6/Anoeta (Luisa) 20.
- Binaka: Andoain (Alkorta-Belauntzaran 20/Anoeta (Iraola-Leunda 9.
- Banaka zazpi barruan: Andoain (Loidi) 20/Anoeta (Luisa) 11.
Finalerdian Tolosa izango du aureran Andoaingo taldeak. Joanekoa, gaur, ostiralarekin jokatu da, Beotibar pilotalekuan, 21:00etatik aurrean.
Palako taldea, Azpeitiaren aurka
Andoaingo pala taldeak, Azpeitiko taldearen aurka Gipuzkoako finalaurrekoetako joanekoa irabazi egin zuen, joan den igandean. Andoaindarrek garaipen bana lortu zuten Arrate pilotalekuan jokatu ziren bi partiduetan. Igandean Azpeitian nagusitasun hori erakutsi beharko dute, finalera iritsi nahi badute.
Hona joan den igandeko emaitzak:
- Larruzko paleta: Andoain (Lopez de Munain-Rekalde) 35/Azpeitia (Alkorta-Egiguren) 25.
- Pala motza: Andoain (Altuna-Ponce) 40/Azpeitia (Martija-Sanchez) 22.
Itzulerakoa Azpeitian, bihar, larunbatarekin, jokatu dute, Azpeitiko Betharram pilotalekuan, datorren igandean, goizeko 10:30ean.



