Asteartetik ostegunera itxi egingo dute Alejandro Calonge auzunerako pasabidea

Aiurri 2026ko ekainaren 13a

Herrigunea eta auzunea lotzen dituen paabidean zkonponketa-lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, ekainaren 16tik 18ra. Horrek eragina izango du, besteak beste, auzuneko biztanleengan eta bus geltoki horretan geratzen diren bidaiarengan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreratu duenez, N-I errepide gaineko oinezkoen pasabide hori 3 egunez itxita egongo da. Lanak aurretiaz hasiko badira ere, pasabidea guztiz itxiko da ekainaren 16an, 17an eta 18an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!