Rock musikaren aldaera anitzen lekuko izan zen Nafarroa plaza

Aiurri 2026ko ekainaren 14a

Lezarden psikodelia, Silitiaren probokazioa eta Marujaren doinu eta mezu indartsuak nagusitu dira Nafarroa plazan, Andoaingo Rock Jaialdiaren 18. edizioan.

Rock musikak aldaera ugari ditu eta haien guztien erakusgarri izan zen Nafarroa plazako oholtza gaina. Ehunka zaleturen aurrean Euskal Herriko eta nazioarteko taldeak aritu ziren zuzenean. Gau giro ederrari esker, musikaz gozatzeko gaua izan zen.

Eguerdian hasita musika doinuak entzun zitezkeen Andoaingo  gune nagusitan. Doinu haiei jarraiki zaletuak hurbilduz joan ziren. Ez dira gutxi kanpotik egunpasa etortzen diren musikazaleak eta haientzat Andoaingo Rock Jaialdia plan bikaina da.

Akaso beste urte batzuetan jende gehiago elkartu da Nafarroa plazan, baina hala eta guztiz ere ehunka rockzale elkartu zen bertan. Ziurrenik, Silitia, Lezard eta Maruja izan ziren zaletuak gehien asebete zituzten musika proposamenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!