Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien edizio berria aurkeztu dute

Aiurri 2026ko ekainaren 15a

Euskarazko komunikazioaren esparruan banatzen diren sari nagusiak dira Euskal Herrian. Gaur egin dute aurkezpena Ama Kandidan, Rikardo Arregiren etxea izen zen tokian bertan.

Edizio honetan ere bi sari banatuko dira: “Kazetaritza saria” eta “Komunikazio
saria”. Hautagaiak aurkezteko epea irailaren 20an itxiko da. Aurtengo edizioaren aurkezpenean hiru hizlari aritu dira:

  • Marta Lasa, Andoaingo Udaleko euskara eta kultura zinegotzia.
  • Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako euskara sustatzeko zuzendaria.
  • Mikel Arregi, Rikardo Arregiren anaia gazteena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!