Kasu honetan ere, lausengari gezurti asko dago. Norbaitek sinestarazi zigun, lore-jokoekin eta dekretuz, herriko biztanle guztien lurrak Aldundiari lagatzeak, Ikastolaren aurrealdeko zarata babeslea 4 metro atzeratzeko asmoz, ez zuela ikastetxearen onura beste helbururik. Gogoan duzue? Bada, oraingo foto-muntaiek egia adierazten digute. Non geratzen da aurreko agintaldiko andoaindarren ordezkari nagusiaren zintzotasuna? Bere oraingo irabazian.
Sorabilla Azpikolatik Balastrainera zela eta Sorabilla osoaren interesak defendatuko zituztela esan zutenak ere izan ziren. Une hartan, adierazpen horrek barre-algara galanta eragin zuen. Ziur gaude, eta hala nahi dugu izatea, eragotziko dela Bordaberri industrialdeko eta Allurralde baserriko lurjabeen desjabetze masiboa, eragotziko dela Itsasmendi enpresaren instalazioak desagertzea eta abar... Izan ere, horiek ere Sorabillakoak dira.
N1 errepidearen egungo trazaduraren gehiegizko dimentsionamendua kaltegarria da andoaindarren egungo eta etorkizuneko interesentzat.
Andoaindarren ordezkariak omen ziren batzuek ez dute zintzotasunez jokatu, irabazi pertsonalen mesedetan baizik. Beharbada, Marco Aureliok esandakoa gogoratu beharko litzaieke horiei: "erlauntzarentzat baliagarria ez dena ez da erlearentzat baliagarria”, zeren erlauntzak jada aukeratu baitzuen bere onurarako baliagarria dena dela.
Bukatzeko, une hau aprobetxatu nahi dugu alkatearengana jo eta N1 eta A15 lotzeko bide-azpiegituraren orainerako eta etorkizunerako hiru gauza eskatzeko: lidergoa, anbizioa eta determinazioa.
Lidergoa, herritarren gehiengoak kontsultan erabakitakoa azken ondorioetaraino defendatzeko, eta Andoainen inoiz ezagutu den atxikimendurik handiena, hala nola, helburu ukigarrien dekalogoaren 3.500 herrikideen babesa. Jar dadila N1 errepidea igarotzen den herrietako alkate guztien buru bide-proiektu seguru bat eskatzeko.
Anbizioa, Bordaberri industrialdearen hegoaldean HAPOrekin bateragarria den proiektu bat bukatzeko, ingurumena eta pertsonen eta haien ondasunen interesak errespetatuko dituena.
Determinazioa: kemenik ez galtzeko eta erlauntzaren mesedetan zintzotasunez jokatzeko. Bada, erlauntzak bere ongizatea jarria du bere jardunean. Alkate jauna, andoaindarren interes komunen defentsan bakarrik gelditzen zara zu. Beste batzuek beren interes pertsonalen mesedetan dihardute, erakutsi diezaiegun azken horiei erlauntza gabe erlea desagertu egiten dela. Bizitza badoa eta errealitate berriak azaleratuko dira. Egia bihur dezagun Andoaingo amets hori eta defenda ditzagun andoaindarrak eta euren interesak.
Ez etsitzeko unea da.
Arrazoiaren indarraren unea da.
Ez da indarrez inposatu nahi diguten foto-muntaien momentua.