N1 eta A15 errepideen lotunea aurkeztear da Gipuzkoako Foru Aldundia

Aiurri 2026ko ekainaren 16a

Irune Berasaluze foru bozeramaileak Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako azken erabakien berri eman du prentsa-agerraldian. Esandakoaren arabera, bihar, N-I eta A-15 errepideak Andoainen lotzeko proiektua jendaurrean jarriko dute.

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako
departamenduaren iragarpnena

"Gipuzkoako Foru Aldundiak bihar, ekainak 17, jarriko du jendaurrean N-I eta A-15 errepideak Andoainen lotzeko proiektua, 'Bazkardoko lazoa' izenez ezaguna. Hala, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak obrak urtea amaitu baino lehen esleitzea aurreikusten du, 57 milioi euroko aurrekontuarekin, eta ondoren obrei ekitea, 18 hilabeteko eraikuntza epearekin. Aldi berean, hobekuntza proiektu osagarrien lizitazioa bultzatuko du departamenduak; besteak beste, Mimendi auzo paretik igarotzen den errepide tartearen estaltzea eta udalerrirako sarbide berriak. Irune Berasaluze foru bozeramaileak nabarmendu duenez, “lazoak Bazkardoko eguneroko auto-ilarak konpontzea ahalbidetuko du, eta horrek ingurumen kalitatea hobetzea ere ekarriko du”, eta azpimarratu du jarduera guztiak “harago" doazela, "Mimendi edo Sorabilla bezalako eremuetarako behin betiko soluzioak ahalbidetuz, ingurumena errespetatuz", eta "inguruko auzoen bizi kalitatea hobetzeko helburua izango dute".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!