Berezia izan da “Ibili Andoain” ekimenaren ikasturteko azken saioa

Aiurri 2026ko ekainaren 17a

“Ibili Andoain” ekimeneko parte-hartzaileei eskaini zaien bazkari batekin eta 90 urte bete dituztenei eman zaien oroigarri banarekin amaitu dute “Ibili Andoain” ikasturteko azken saioa. Argazi-sorta, ikusgai.

Adineko jendea elkartzea eta elkarrekin jarduera fisiko osasungarria egitea du helburu ekimenak.

San Martin elizaren arkupetan egin dute azken ekitaldi-saioa, eta parte-hartzaileek ikasturte osoan bidelagun izan dituzten boluntarioek prestatu dute bazkaria.

Urtero legez, 90 urte bete dituzten parte-hartzaileei oroigarria eman zaie.

Bost izan dira sarituak aurten: Trinidad Alvarez Garcia, Coro Galparsoro Bermudez, Maria Cesarea Juan Gonzalez, Isidora Murillo Sanchez eta Carmen Carranza Puertas.

Oroigarriek honako testua daramate itsatsita: “Bideak bideari zor; zuen kemenak bideari eutsi dio gogor! Caminante no hay camino, se hace camino al andar”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!