"Gipuzkoako Foru Aldundiak errespeta dezala Andoaingo udalerria"

Aiurri 2026ko ekainaren 18a

Bart agerraldi jendetsua egin du Andoaingo plataformak, Goikoplazan.

Errespetatu Andoain plataformaren adierazpena

"Gipuzkoako Foru Aldundiak SESTRA kontratatu zuen LAZO proiektua idazteko, eta 2025eko uztailean, 244 andoaindarrek parte hartzea eskatzeko eta saihesbidea defendatzeko baliabide bana aurkeztu genion Gipuzkoako Foru Aldundiari. Atzera bota zituzten.

Urtebete igaro da eta gaur, orduan bezala, andoaindar talde garrantzitsu baten aurrean Bildu gara berriro, Errespetatu Andoain plataformako ordezkaritza bat, Aita Larramendi Ikastola gure eskuinean eta Bordaberriko enpresetako ordezkariak gure ezkerrean.

Duela bi hilabete, GFAk kontratuaren baldintzak aldatu zituen, eta herritarren parte-hartzea
bere gain hartu zuen, ingurumen-txosten arruntaren eskakizuna sartu baitzuen.
Atzo, asteartea, ekainak 16, GFAren Gobernu Kontseiluak LAZO proiektuaren tramitazioa
abiatu zuen, proiektua 30 egunez jendaurrean jarriz. Akordio hau gaur argitaratu da. 2011n bezala, hauteskunde bezperan, EAJk gobernatutako Gipuzkoako Foru Aldundiak kea saltzen digu:

2011. urtean gauzatu ez zuten saihesbide batekin eta gaur egun proiektu tekniko baten
euskarririk ez duten Adimen Artifizialarekin sortutako irudiekin.

ESKATZEN DUGU

  1. Udalak 2025eko urriaren 30ean onartutako mozioa defenda dezala: LAZOA EZ.
  2. GFAk errespeta dezala Andoaingo udalerria, ez baita udal-arazoa. Eskala horrekin bat
    datorren konponbidea behar duen Europako trafiko-arazo batetaz ari garelako.
  3. Andoaingo bizilagunak eta enpresak aktiboak izan daitezela alegazioak aurkezteko epean, lehen CII proiektua geldiarazi badugu orain LAZOA gelditzea dagokigulako.

Gogoratu 2011. urtean saihesbidea Andoainerako proiekturik onena zela.

2021ean proiekturik onena CIIa zen.

2023an CII proiektua kaxoian sartu zen.

Eta 2025ean esaten digute LAZOA dela onena…

Utz diezaiogun behingoz adabakiak jartzeari!

LAZOA EZ!

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!