Andoaingo Udalak arreta berezia jarri du eltxo tigrearen prebentzioan

Aiurri 2026ko ekainaren 19a

Wikimedia: James Gathany

Prebentzioa funtsezkoa da gaixotasunen transmisioa murrizteko eta izurriteen hedapena kontrolatzeko, eta, horregatik, herritarren lankidetza aktiboa eskatu du Andoaingo Udalak.

Banatutako liburuxkak hainbat gai jorratu ditu: ingurumen osasunaren garrantzia eta hiri‑inguruneetan duten eragina, klima‑aldaketak eta biodibertsitate galerak sortutako arriskuak, eta gure inguruan ager daitezkeen espezie inbaditzaile edo izurrite nagusiak, hala nola eltxo tigrea, liztor asiarra edo arratoi beltza, besteak beste.

Udalak arreta berezia jarri du eltxo tigrearen prebentzioan, eta gomendatzen du ur pilaketak saihestea, ziztadak murrizteko arropa egokia erabiltzea eta, ziztada jasanez gero, eremua behar bezala garbitu eta hotza aplikatzea.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!