Txapelketa uztailaren 6an hasiko da, eta bost astelehenez jarraian jokatuko dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, egungo espezialistarik onenak arituko dira lehian. Lau bikote izango dira txapelketan: Arrizabalaga-Bergara, Aldai-Arrillaga, Zabaleta-Mendizabal eta Salsamendi-Capellan. Bakarka, beste lau pilotari arituko dira: Gaminde, Etxegarai, Erasun eta Ibarrola.
Bi modalitateetan arituko diren pilotariek bina partida jokatuko dituzte, eta bi onenak abuztuaren 10ean jokatuko den finalerako sailkatuko dira.