Andoainek Herriarteko Pala Txapelketa irabazi du, Errenteria mendean hartuta

Aiurri 2026ko ekainaren 22a

Olaberriko frontoian, Errenteriaren aurka irabazi zuten finala Andoaingo palistek, larunbat ilunabarrean. Argazki-sorta (egilea: Mateo Ponce), hemen:

Bi partidutan lortutako tantoei esker eskuratu zuten txapela. Izan ere, paletan, Aritz Rekalde-Ibai Iradi bikoteak 35-33 galdu egin zuen; pala motzean, berriz, Ibon Altuna-Koldo Poncek 40-25 garaitu zituzten Errenteriako aurkariak.

Gipuzkoako txapelaren lorpena ospatzeko, Gaztañaga sagardotegian bildu ziren, afaritan, pilotariak eta Gazteleku Pilota Eskolako gainerako kideak.

Dagoeneko Gipuzkoako bederatzi txapela irabazi dituzte Andoaingo pilotariek; herrialdean txapelketa gehien eskuratu duen herria da Andoain.

 

Gomazko paletan, finalerditaraino 

Bestalde, Andoaingo gomazko paletako pilotariek Gipuzkoako Herriartekoaren finalerdietara iritsi diren arren, ezin izan dute finalerako txartela lortu, Tolosaren aurka galdu baitzuten.

Hiru modalitateetan jokatu ohi da Gipuzkoako gomazko paleta txapelketa: banaka frontoi osoan, banaka zazpi barruan, eta, binaka. Honako pilotariek ordezkatu zuten Andoain: Oier Belauntzaran, Jon Jauregi, Mikel Arberas eta Mikel Agirre.

Txapelketan barrena Andoaingo herriaren izenean jokatu duten zenbait pilotari

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!