Zer da zuretzat bidaiatzea galdetu genionean, honako hauxe izan zen bere erantzuna: "Bizitza erdia. Bat bukatzen denean bestean pentsatzen hasten naiz: hura antolatu, egin eta ondoren kontatzeko. Niretzat, zalantzarik gabe, behar bat da; ezagutza da. Nire buruan ez da sartzen adibidez, hamabost egunerako Karibera joan eta han hondartzan egotea. Dagoeneko kontinente guztiak zapaldu ditut, baina bidaiatzeko grina hori ez zait ase".
Mimo handiz prestatzen zituen bidaiak eta urteotan guzitotan munduari hiru aldiz itzulia egin ziola esan daiteke. Aiurriko hemerotekatik bi pieza berreskuratu ditugu, haren izana hobeto gogoratu asmoz.
Aiurri hamaboskari zaharretan, aldiz. dozenaka artikulu daude gordeta: El Cairo, Mexiko, Salzburgo, Lisboa, Hong Kong... munduko bost konitenteak ezagutu zituen bizi izan zen artean.
Gugan bego, Esther Urrutia Etxeberria.
Azken agurra
Asteazkenean, goiz eta arratsaldez, haren gorpua Errekalden izango da. Hileta-elizkizuna, aldiz, ostegunean(ekainak 25) izango da Santa Krutz elizan iluntzeko 19:30ean hasita.