Udalak hainbat egitasmo aurreratu ditu oharrean. Xehetasun guztiak, berriz, programan jasota daude: "Udako eskaintzak Andoain herriko gune ezberdinetara gonbidatzen ditu herritarrak, ekitaldiak kalera ateraz. Besteak beste, ikusi ahal izango ditugu: Otieta parkean egingo den Gartxot Unsain eta Garazi Esnaolaren kontzertua, edota Kaletxikin Gozategi talde oriotarra; Buruntza auzoan egongo den Maria Cruiskshank bakarrizketaria, eta Anónima mugimendu zirkua".