Ostiral arratsaldean jokatuko dute Kontzejupeko finala

Aiurri 2026ko ekainaren 25a

Ekainaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko 18:30etik aurrera jokatuko dute Kontzejupeko finala, Beñat Salbador-Iñaki Lopez de Munain eta Xabier Alkorta-Oier Belauntzaran bikoteek.

Ibali Miguel-Eneko Beloki eta Iker Ramirez-Julen Urruzola bikoteek, berriz, 3. 4. postuetarako neurtuko dituzte indarrak.

Igandean ziren jokatzekoak San Juan jaietako Kontzejupeko txapelketako 3. eta 4. lekuak eta finala, baina bertan behera geratu ziren, beroaldia zela eta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!