Familia Laguna ekimeneko boluntarioei eske-emate festa ospatu zuten

Aiurri 2026ko ekainaren 26a

Etxeberrieta auzoan, Miranda pasealekuan, esker-emate festa ospatu zuten aurtengo ikasturtean Familia-Laguna programan boluntario gisa aritu diren Aita Larramendi ikastola, La Salle Berrozpe eta Ondarreta ikastetxeko familiekin.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekainaren 18an egin zen topaketa horretan, “familiek jatorri desberdinetako platerak ekarri zituzten, eta hena marokoarraren tailerraz gain, txikientzako txapa tailerrak ere izan ziren. Ospakizunean zehar diplomak eman zitzaizkien familiei, ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker udalerrian sortu diren kulturarteko harremanak azpimarratuz”.

Gogoratu dutenez, Familia Laguna programak migratutako familiak tokiko familiekin harremanetan jartze ditu, eskolara egokitzeko prozesuan akonpainamendua eskaintzeko eta udalerrian kulturarteko harremanak sustatzeko.

Aurten, Andoainen, 32 familiak hartu dute parte programan.

Kolorez betetakoa izan zen festa Miranda pasealekuan (Argazkiak: Familia Laguna programa)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!