Euri-jasak gainezka egin du Andoaingo hainbat eraikinetan

Aiurri 2026ko ekainaren 28a

Martin Ugalde eta Aita Larramendi kaleetan, Arantzibia plazan... iluntzeko euri-jasak eragina izan du hainbat eraikinetan. Arantzibia plazako 5. zenbakian, esaterako, plazako kanaloietatik ezin ur guztia xurgatu eta ezkaratzean barrena sartu da. Igogailua eten egin da eta garajeetara doazen eskilaretara ura erruz jaisten zen. Bideoan ikus daiteke egoera.

Andoni Alvarez alkatea eta Diego Barrasa zerbitzuetako zinegotzia euri-jasak kaltetutako guneetatik igarotzen ari dira. Tartean, Arantzibia plazan izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!