Zumea plazako garajeen sarbidea urez bete zen euri-jasaren ondorioz

Aiurri 2026ko ekainaren 29a

Arantzibia plazan eta Martin Ugalde kalean, beste hainbat tokitan bezala, euri-jasak eragina izan zuen Zumea plazan. Zehazki, garajeetako sarbidean. Gaueko 23:00ak pasatxo zirenean, eta Andoaingo beste hainbat tokitan egon ostean, suhiltzaileek ura kentzeari ekin zioten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!