Kaletxikiko jaiak 2026

Hasi dira Kaletxikiko jaiak, Kandida eta Txikitxuen etorrerarekin

Aiurri 2026ko uztailaren 3a

Kandida eta Txikitxuak Goikoplazan bildu dira, Kaletxikirako kalejirari ekiteko, arratsaldeko 19:00etan; Olagaingo txistulariak eta Lebiton konpartsa izan dituzte bidelagun, eta Kaletxiki auzora jaitsita, hasiera eman die igandera arte luzatuko diren jaiei. Arritxu Zaldua Cuende kaletxikitar peto-petoak eman dio bizitza Kandidaren pertsonaiari aurten. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!