Kaletxikiko jaiak 2026

Gaztañagak irabazi du Kaletxikiko sagardo txapelketa

Aiurri 2026ko uztailaren 4a

Gaztañaga sagardotegiak aurkeztu duen sagardoa bereiztu dute epaimahi-kideek Kaletxikiko XXXI. Sagardo txapelketan, eguardian. Lizeaga bigarren geratu da, eta Itsasburu hirugarren. Sagado zale ugari erakarri du aurten ere dastaketa ekitaldiak. Argazki-sorta, ikusgai. 

Jose Angel Gaztañagak jaso du txapela. Aitzol Lizeagak hartu du bigarrengoaren saria, eta Egoitz Pontestak hirugarrena.

Bestalde, Petritegi sagardortegia gogoan hartu dute, 500 urte bete baitu sagardoaren munduan, eta Petritegi familiako Argoitz Otaño enologoa igo da oholtzara, oroigarria jasotzera. 

Gaztañaga, Mizpiradi, Itsasburu, Altzueta, Akarregi, Petritegi, Lizeaga, Alorrenea, Urdaira, Izeta, Eula eta Altunak hartu dute parte lehiaketan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!