Azken aldian sortutako Hor Konpon txaranga, Kaletxikiko jaietan

Aiurri 2026ko uztailaren 6a

Jesus Ibañez sustatzaile nagusia izanik azken aldian zenbait musikariek sortu duten Hor Konpon txaranga Kaletxiki-Sorabilla herri kirolen desafioa girotzen aritu zen atzo, Kaletxikiko jaietan. Ondoren, Joan Bautista Bataiatzailea egoitzara eraman zuen festa giroa. Zahar egoitzako atarian egindako argazki-sorta eta bideoa, ikusgai. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!