"Auzo txikia handi bilakatu dugu"

Aiurri 2026ko uztailaren 10a

Igande eguerdian ez ziren gutxi antolaketa-lanetan murgilduta zeudenak: txosnen kudeaketa, bazkariaren antolaketa, ekitaldiak bideratzea... haien artean lanean zegoen Mikel Franko, Kaletxikiko Jai Batzordeko kidea.

Soka dantza amaitu berri da, ekitaldi sinbolikoa auzoko jaietan. Nola igaro dira aurreko bi gauak?

Primerakoa izan da. Ostiralean eguraldia okertu zen baina, oro har, eguraldia lagun, sekulako giroa egon da auzoan.

Festazale asko hurbildu zaizkizue, gainera.

Jende piloa etorri da. Txosna topera egon da, plazan ere jendetza… bizilagunak pozik antzematen ditugu. Giroa aparta izan da.

Giro sanoa izan al da, oro har, aurtengoan?

Beti, hasieratik amaiera bitarte.

Igandean beroa nagusitu da eta aurretik duzue bazkaria, herri-kirolak saioa…

Txosnan gauza handirik ez zaigu geratzen, aurreko bi gauetan ia dena agortu delako. Baina, tira, zerbait egingo dugu.

Jaien atarian lan handia pilatzen da eta orain amaitzen ari zaretela, antolaketa lan guztiak merezi duela sentitzen duzue?

Bai, zalantzarik gabe. Urte osoa pasatzen dugu bileretan, lanean… une batzuk astunak egiten zaizkigu baina asteburua nola igaro den ikusita, auzoa eta herria pozik antzematen dugu.

Joselu Anaiak eta Gozategiren gaua izan da aurtengoa. Horrelakoei heltzeko zer behar da? Anbizioa? Ardura handiko erabakia baita.

Urte batetik bestera hobetzea, antolaketaren ikuspegitik koska bat igotzea… hori da apustu horien alde egitearen arrazoia. Ea noraino iritsi gaitezkeen eta, emaitza, agerikoa da: auzo txikia handi bilakatu dugu.

Musika ezaguna eta hanburguesa-afaria: arrakastaren formula.

Oso gau ona izan zen. Perurena etxekoek ekarritako guztia saldu zuten.

Datorrenerako gogotsu zaudete ala urrutiegi dago oraindik?

Urruti dagoela dirudi baina laster, irailean, 2027koari helduko diogu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!