Martxunbe-Igon bikoteak irabazi zuen mus txapelketa, Nekane Etxeberriak tokakoa

Aiurri 2026ko uztailaren 13a

Karriko azken jai-egunean, mus eta toka txapelketak jokatu zituzten. Musean, Martxunbe-Igon bikoteak jantzi zuen txapela, Urko-Luisma bikoteari finalean irabazi eta gero. Jose Mari-Juan Miguel hirugarren geratu ziren, eta Mari- Mar-Aintzane laugarren. Tokan, berriz, Nekane Etxeberria izan zen finena fitxekin. 

Iaz ere Nekane Etxeberriak irabazi zuen toka txapelketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!