NANa edota pasaportea egiteko aukera izango herrian bertan

Aiurri 2026ko uztailaren 13a

Argazkia: Espainiako Gobernua.

VIDOC izeneko unitate mugikorra uztailaren 23an izango da Andoaingo Udaltzaingoaren aparkalekuan. Dagoeneko izena eman daiteke, hilaren 21era bitarte.

Andoaingo Udalak egin du iragarpena eta dagoeneko hitzordua eska daiteke:  Udalaren webgunean edo telefonoz, 943 300 829 zenbakira deituta. Ordutegia, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean. 

Ordainketa eskudirutan soilik egin ahal izango da. NANaren tasa 12 eurokoa izango da eta pasaportearena 30. Adingabeei dagokienez, NANa egiteko nahikoa izango da gurasoetako bat bertaratzea, baldin eta adingabeak 14 urte baino gutxiago baditu. Pasaportea egiteko, ordea, bi gurasoen presentzia beharrezkoa izango da, salbu eta gurasoetako batek guraso-ahal esklusiboa duela egiaztatzen badu. 

Zerbitzua Udaltzaingoaren aparkalekuan jarriko da, Extremadura kalea, 11 helbidean. Sartzeko, erabiltzaileek Udaltzaingoaren eraikinaren ondoko aparkalekurako sarrera erabili beharko dute. Irisgarritasun-premiak dituzten pertsonek, berriz, Alkartasuna kaleko sarreratik izango dute sarbide zuzena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!