In Memoriam

"Maiatzak hiru taldeak beti izango dik gogoan!"

1992ko Santa Krutz egunean, bizarrarekin ageri da Azanza, Uranga tabernako Mertxe Balanzategiren alboan.

Fco. Javier Azanza Garmendia gaur zendu da, eta haren lagunek gogoan hartu dute. Santa Krutz eguna urte luzez alaitu duen bluxadun berde-zuriko kidea zen, Andoainen aurkezpenik behar ez duen kuadrilla.

Haren gorpua Rekaldeko tanatorioan dago. Lagunek ez dute berehalakoan ahaztuko urte hauetan guztietan bizitakoa. Heriotz-oharrean bikain laburbildu dute adiskidearekin bizitako une on ugari: "Guk gazte gaztetatikan elkar ezagutu genduan, geroztik zenbat jaietan giñan elkarrekin onduan, bluxa txuri-berdekin eta txapela buruan"

2017ko Santa Krutz egunean, lagunen artean, Fco. Javier Azanza Garmendia.

2018ko jaietan, pregoilari

"Maiatzak hiru" taldeak eman zien hasiera 2018ko Santakrutzei. Jarraian, irakurri zuten pregoia. Aski ezaguna eta maitea da bluxadun kuadrilla Andoaingo jaietan. Eta bertako partaide izan zen gaurkoan zendu den Fco. Javier Azanza Garmendia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!