Era berean, Andoaingo alkatea Andoni Alvarezek negozio txikien garrantzia azpimarratu du, eta horrekin batera Udalak programaren baitan eskaintzen dituen laguntzak azaldu ditu. Adierazi duenez, 70.000 euro bideratuko dira, eta negozioek dituzten beharren arabera honako dirulaguntzak eskaintzen dira: negozio berriak sortzeko eta jarduerak eskualdatzeko (20.000 euro), lokal hutsak aktibatzeko eta coworkinga sustatzeko (15.000 euro), digitalizaziorako (20.000 euro), trantsizio ekologikorako (10.000 euro) eta irisgarritasunerako (5.000 euro).
Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, tokigarapena@andoain.eus edo 943304221 telefonoan eskatu daiteke.