Leitz txirrindulari taldearen 25. urteurrena ospatzeko deialdia

Andoaingo Leitz Kirol eta Kultur Elkartearen 25. urteurrena aurten betetzen dela eta, bere bazkide, bazkide ohi eta laguntzaileekin bazkaria antolatu dute urriaren 31n.

Zuzendaritza batzordeak zabaldu duen oharrean, zera adierazi dute: “Gure artxiboetan ditugun email guztietara mezu bat bidali dugu xehetasun guztiak emanez, bazkarira etor daitezen.

Leitzen ibilitako norbaitek mezu hau jaso ez badu eta bazkarira etorri nahi badu, jar dadila harremanetan gurekin leitzmendibizikleta@gmail.com  helbidera mezu bat bidaliz, ez dugulako inor ahaztu nahi”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!