Bergarako alkateen mugimenduaren 50. urtemuga oroitzeko ekitaldia egingo da, aste honetan, uztailaren 19an, Bergaran. Hilabete atzera agerraldia egin zenuten EH Bilduko eta EAJ-PNVko hainbat alkatek, tartean zuek biak. Gernikako Batzar Etxean egindako agerraldian zerorrek hartu zenuen hitza, Leire. EAJ-PNVren eta alkate askoren irudia gorpuztu zenuen. Zer sentitzen da horrelako ekitaldi batean?
Leire Artola: Lehenik eta behin, ardura handia. Udalak edo alkateok gara herritarrengandik hurbilen gauden erakundeetako ordezkariak eta hori dela-eta erantzukizun berezi bat suposatzen du. Egia da egunero sortzen zaizkigun urgentziak edo arazoak kudeatzen jarraitzen dugula, baina noizean behin ona da begirada altxatu eta orain arteko bide-orriari aitortza egitea. Eta horrela ikusten dut nik Bergarako alkateen mugimendua. Abertzale naizen aldetik uste dut gure herriaren interesen defentsa politika publiko guztietan presente egon behar dela eta horretarako herri bat gobernatu nahi badugu herri hori ezagutu, sentitu eta maitatu behar dugula. EAJ-PNVko ordezkari naizen aldetik errespetu osoz bizi dut. Bizi nuen hori Gernikan eta baita igandean etorriko dena. Izan ere, 130 urtetik gorako ibilbidea duen alderdi baten ordezkari naiz, Euskadiren askatasun eta autogobernuaren eraikitze lan horretan apustu egin duena. Nolabait, bagara egindako kate horren oinordekoak. Bakoitzak bere lekua bete du eta orain guri dagokigu etorkizunari anbizioz begiratzea.
Zu ere bertan izan zinen, Andoni, EH Bilduko alkateen ordezkaritzan parte hartuz. Zer nolako balioa du “Alkateen mugimenduak?”
Andoni Alvarez: Oraintxe Leirek esan duen bezala, azkenean udalak gara herritarrengandik gertuen gauden administrazioa eta, ondorioz, alkateak gara gertukoen dagoen figura hori. Guk uste dugu balioa daukala udaletik egiten den lana. Euskal Herriko historian alkateek pisu handia izan dute, besteak beste, duela 50 urte egin zen Bergarako ekitaldi hartan bezala. Bada, guk balioa eman nahi diogu udalgintzari eta alkateen figura horri.

Euskal Herriaren nortasun nazionala, eskubide historikoak, udal tradizio demokratikoa eta autogobernurako nahia aldarrikatu zen 50 urte atzera. Nola artikulatu daiteke hori euskal erakundeetatik?
L.A.: Pentsatu behar dugu ditugun eskubide historikoak, erakundeak edo autogobernua ez direla kasualitatez sortu. Udalak, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Batzar Nagusiak... autogobernuaren eraikuntza luze baten emaitza dira. Egia da batzuen eta besteen erasoak jaso izan ditugula eta gure alderdia beti saiatu da erakunde horiek babesten, defendatzen. Bai, historikoki, eta bai etorkizunari begira ere. Esango nuke, gainera, autogobernua ez dela hitz edo ideia abstraktu bat. Egunerokoan ere autogobernuan sakontzen saiatzen gara. Udaletxeko ateak irekitzen ditugunean, zerbitzu publiko kalitatezkoak eskaintzen ditugunean, gure osasun sistema zaindu edota euskal polizia eredua defendatzen dugunean, edota euskarazko tokiko komunikabideak sustatzen ditugunean gure autogobernuaren garapen edo lanketa bat egiten ari gara. Guri dagokigu jaso duguna defendatzea eta babestea, baina ez dugu ahaztu behar oraindik ere hainbat eskumen aitortu gabe ditugula eta horiek eskuratu behar ditugula gure autogobernua sendotzeko.

A.A.: Gaur-gaurkoz, Euskal Herria 3 zatitan banatuta dago: Iparraldekoa, Nafarroakoa eta EAEkoa. Guk uste duguna da bakoitzak bere erritmoan urratsak ematen jarraitu behar dugula. Badago estatusaren inguruko elkarrizketa zabalik, eta guk uste dugu badaudela bidea egiteko aukerak eta arrazoiak. Hala, alderdi ezberdinen arteko elkarrizketa beharrezkoa dela herri modura eta Euskal Herri modura garapenerako norabidea hartu ahal izateko.
Ez dugu oraino esan, baina Andoaingo batzar aretoan gaude. Gunea nahita aukeratu dugu, akaso, denek ez baitakite, Leire Artolaren sorterria Andoain dela. Gazte zinetela nekez irudikatuko zenuketen zuen burua Andoaingo eta Beasaingo alkate postuan. Eta hemen zaudete milaka pertsona ordezkatuz. Nola irudikatzen zenuten udal politikagintza gazte zinetenean eta orain, aginte postuetan zaudetela?
A.A.: Udalarekin lehen harremana pilota eskolako arduradun gisa izan nuen, oso gazterik. Orduan hasi nintzen harremantzen edo ezagutzen orduko alkate eta zinegotziak. Eta onartu beharra daukat oso urruneko ikusten nituela hasiera hartan, oso urruneko agintari edo pertsona modura. Egia da sentsazio sentimendu hori aldatzen eta urteak pasatu ahala gerturatzen joan dela. Saiatzen naiz gertuko alkate bat izaten nik garai hartan sentitzen nuen distantzia hori egungo gazteek eta ez hain gazteek alkatearekiko ez dezaten gauza berbera sentitu.

L.A.: Alkate izatea ez da norberak erabakitzen duen zerbait. Azkenean herritarrek erabaki edo babesa ematen dizute eta beraiek erabakitzen dute noiz hasten den eta non egon den zure ibilbidea. Andoaindarra naiz, hemen ditut nire sustraiak, hemen daukat nire familia. Eta txikitan gertutik bizi izan dugu beti politika. Andonik esan du berak urrunetik edo ezagutu zuela, hasiera hartan. Nere aita udal honetako langilea izan zen lehenik eta, gero, jubilatu aurretik, zinegotzia. Eta beraz, garai hartan, gure etxeko sukaldean asko hitz egiten zen politikaz, herrigintzaz. Udalgintzaz asko hitz egiten zen eta, nolabait, etxeko solasaldi horiek eta etxeko lanketa horrek erakutsi zidan politika dagoela herritarren eta herriari babesa edo zerbitzu publiko bat emateko.
Bientzat ere hurrengo galdera. Zer da alkate izateak duen alderik onena eta ilunena?
L.A.: Ezbairik gabe, zailena, eskatzen duen dedikazio pertsonala. Astegunean zure udaleko martxa eduki dezakezu, baina ez dugu ahaztu behar asteburuetan herriko eragileek antolatzen dituzten kultur eta kirol ekitaldiak, landa eremuko eta auzoetako jaiak... Gure presentzia eskertzen dute eta hurbiltasuna eskaintzeko modu bat da. Beraz, dedikazio pertsonal horren ondorioz, familiarekin edo gertukoekin egon nahiko zenukeen edo pasa nahiko zenukeen beste denbora ez daukazu. Nire kasuan familiaren gertutasuna eta babesa beti sentitu izan dut eta hori eskertzen dut. Eta alde politena da politikak zure herritarren bizitza aldatzeko aukera daukala. Herrian bizi zara, herrian egiten dituzte erosketak, herritarrek askotan beraien beharrak edo kezkak jakinarazten dizkigute eta haien bizitzan eragin positibo bat edukitzea oso onuragarria da. Horrek asebetetzen zaitu. Herritarrekin daukazun erlazio estua oso garrantzitsua da.

A.A.: Leirek adierazi duenaren haritik nik ere balioan jarri nahiko nuke etxekoen babesa. Azkenean alkate gu gara, baina ezin izango genuke izan alkate, ingurukoen babesik gabe. Izan bikotea, emaztea edo gurasoak... alkate izateko ingurukoen babesa behar dugu. Alderik politena, nire kasuan, litzateke herritarrekin sortzen den harreman hori. Nik askotan esaten dut herritarrek edo herritarrekin dudan harremanak ematen didala indarra. Eta alde iluna, berriz, administrazioaren erritmoa dela esango nuke. Askok uste dute alkateok badugula makil magikoa gauzak azkarrago egiteko, baina administrazioak bere erritmoak ditu, errespetatu egin behar ditugu eta askotan zama bat da hori.
Alkateon artean, nahiz eta alderdi berekoak ez izan, enpatia handia sentitzen al duzue?
L.A.: Bai, noski. Nik esango nuke alderdi politiko bakoitzak bere proiektua daukala, eta defendatu egin behar duela; horri heldu behar dio. Baina askotan herri guztietan erronka berdinak edo berdintsuak ditugu eta alkate bezala ondo ulertzen dugu elkar, enpatizatzen dut zentzu horretan. Behar ditugu gune horiek gure kezkak eta arazoak partekatzeko eta, askotan, beste herrietan erronka berdinen aurrean egin dutena ezagutzeko.

A.A.: Nik uste dut, oro har, alkateon arteko harremana ona dela. Leire eta biok ez gara askotan egon, baina egon garenean zintzoki jokatu dugu, bakoitzak bestearen egoeraz kezkatu gara. Eta inguruko alkateekin ere antzera, beste alderdi batekoak izanda ere. Uste dut alkate zarenean badakizula besteak zein egoera bizi duen eta saiatzen gara enpatizatzen.
Leire, Andoainera etortzen zarenean, zein sentimendu nagusitzen zaizu?
L.A.: Gertu bizi naiz eta, azkenean, ez da hainbesteko diferentzia antzematen. Ibaian korrontean gora egin nuela esaten didate etxean, baina Andoainera etortzean etxera itzultzen naizen sentsazioa daukat. Oso maiz etortzen naiz. Ama hemen bizi dut eta gertuko lagun eta ezagunekin ere erlazioa mantentzen dut. Egia da Andoaingo gaiak gertutasunetik jarraitzen ditudala. Izan sare sozialak edo amaren etxera joatean. Txintxo-txintxo gordetzen dizkit eskuorriak, triptikoak... Andoaingo gaien jarraipena egiten dut eta saiatzen naiz egun kuttun horietan egoten. Horietako bat Santa Krutz eguna izaten da gure familiarentzat eta lanak uzten badit, behintzat, bertan izaten naiz.

Andoni, bazarete hainbat andoaindar herri gehiagotan alkate lanetan. Alkateen faktoria al da Andoain?
A.A.: Nik dakidala behintzat Gipuzkoan, alkate postuan 4 andoaindar gaude. Xabier Urdangarin, Astigarragan, Kristina Rodriguez, Adunan, eta gu biok. Nik uste dut Andoainen politika edo konpromiso politikoa sakon bizi izan dela azken hamarkadatan, eta horren isla da bertakoek bere bizitza beste herri batean jarraitu dutenean, konpromiso politiko horrekin jarraitu izana.

Bakoitzak besteari plan bat egitea eskatuko dizuet. Leire, Andoni Beasainera eramango bazenu, zein plan proposatuko zenioke?
L.A.: Andoni Beasainera eramango banu Beasain beasaindarraren kezka eta interesei erantzuteko herri gisa antolatuta dagoela erakutsiko nioke. Bertako kaleak, bideak, parkeak... Gainera, hor ditugu Usurbe eta Murumendi mendiak. Goierri, azkenean, Txindoki eta Aizkorriren begiradapean gelditzen da. Igartzako monumentu multzora ere eramango nuke. Bertan, XV. eta XVII. mendean eraikitako jauregia, burdinola, errota, ermita, zubiak ditugu besteak beste, eta hor esango dugu dagoela beasaindarraren ondare historiko eta kulturala. Gaur egun zaharberritu egin da, duela hamarkada batzuk erortzear zegoen eremu bat. Egun, txukun-txukun dago eta bizia duen monumentu multzo bat da. Gero gure kaleetatik eramango zintuzket Beasaingo kaleetatik bertako merkataritza ezagutzeko. Ez dira garai errazak tokiko merkataritzarentzako, baina ondo ikusteko zein merkataritza daukagun Beasainen. Eta gero bazkarirako, gustatuko litzaidake bertako ekoizleek ekoitzitako barazki eta fruituekin, bertako haragia, gazta eta, nola ez, odolkia eskaintzea. Eta ia iluntzean eguna borobiltzeko, Loinatz ingurura gerturatuko ginateke. Bertan Beasaingo irudi oso bat aurki baitezakegu. Beasain industrial eta naturalaren arteko oreka erakusteko gune ezin hobea da.

Zer iruditzen zaizu plana, Andoni?
A.A.: Osoa esango nuke, konpletoa.
A.A.: Osoa esango nuke, konpletoa.
Zuk, Andoni, zein plan antolatuko zenioke Leireri?
A.A.: Nik proposatuko nizkioke bi aukera ezberdin. Familiarekin edo lagunekin joateko planak dira. Deskonektatzeko planak izango lirateke. Lehenengoa laburragoa da. Lizarkolako pasealekutik abiatu eta Unanibiko zubitik Goiburura igo eta Txertotan hamaiketakoa egitea proposatuko nioke. Eta bestea, luzeagoa izango litzateke: Trentxikitik abiatu, Ubaran bailaratik barrena, Mizpiradira igo eta bertan otordua egin. Ingurukoekin eta familiarekin egiten ditudan planak dira. Iruditzen zait guk ere behar ditugulako arnasguneak.

Zer iruditzen zaizu, Leire?
L.A.: Biak ala biak interesgarriak. Ezagunak baina aspaldiko urtetan egin gabekoak eta seguru asko gozatu eta disfrutatuko nukeela.

Eskerrik asko Andoni eta Leire. Bergaran izango zarete asteburuan. Gernikan protagonismo berezia hartu zenuten, hilabete atzera. Zein mezurekin agurtu nahiko zenukete elkarrizketa?
L.A.: Duela 50 urte alkate talde batek izan zuen ausardia aldarrikatu nahiko nuke. Autogobernuaren defentsa edo nahi horretan behintzat guri tokatzen zaigu jasotako ondarea eguneratzea. Gure etorkizunari begira, ongizatea areagotuz eta etorkizun anbiziotsu horretan parte hartuz. Begira diezaiogun iraganari, baina batez ere, hartu dezagun konpromisoa etorkizunari begira.

A.A.: Leirek esandakoari gehituko nioke Bergararen tankerako ekimenak edo elkarrizketa honetakoak, zeinean alderdi ezberdinetako bi alkate solasean ari garen, giro onean... topaleku gehiago beharko genituzke herri modura ere urratsak eman eta aurrera egiteko.