Que Django nos perdone taldeak Ganbara tabernan joko du igande eguerdian

Aurten 30. urteurrena ospatzen ari den Ganbara tabernak kultur programazioari eusten dio, Que Django nos perdone taldearen emanaldia antolatu du bihar, igandearekin, eguardiko 13:00etatik aurrera. Jazz, bossa edo blues estiloko bertsioak jotzen ditu taldeak, gitarra akustikoa eta elektrikoa, bateria akustikoa, baxu elektrikoa eta ahotsarekin. Azken aldian, Ane Irazu abeslari andoaindarra batu da taldera.

Urnietako San Juan plazan ekainaren 26an eman zuen kontzertua, taldeak barak grantu zuena, hemen ikus liteke:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!