Normalki bakarkako saioak egiten badituzte ere, Azpeitian martxoan egin zuten estreinaldia bikote formatuan.
Gartxo Unsainek hamaika abestiez osatutako Bizirik gaude diskoa kaleratu berri du.
Garazi Esnaolak ere oraindik orain aurkeztu du bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du: Ez gaude hemen. Bederatzi kantuz osatutako disko honek barne-bidaia intimo bat proposatzen du, pianoa narratzaile nagusi bihurtuta.
Udagiro egitarauaren barruan
Musikaz eta naturaz gozatzeko asmoz antolatutako kontzertua da, Leitzarango Otierta parkean.
Udaleko kultura sailetik oinez edo bizikletaz joatera animatzen du musika zalea, Plazaolako bidetik nahiz Lizarkolako kanaletik.
Nolanahi ere, hiribus zerbitzi berezia ipiniko du: Joanekoa, 18:00etan, Agustin Leitzatik Otietara. Eta Itzulera, 20:00etan, kontzertua amaitzean, Karrikara.
