[Postontzia]

Etorkizuna lazorik gabe

Iñaki Perez de Eulate 2026ko uztailaren 23a

Oraingoan ez gatoz Urkiola jaunak eta Mendoza andereak joan den egunean Bastero Kulturgunean andoaindarrei emandako haurrentzako tratuaz hitz egitera. Lotsagabeki, entzutea, errespetua e.a. bezalako hitzak mespretxuz erabiliz andoaindar gehiengoaren sentimendua bestelakoa dela dakitenean.

Gaur, uda betean, zailtasunez bero sapa ikaragarri hauek pairatzen ditugun honetan, nahiago dugu aldaketa klimatikoaz hitz egin. Ezinbesteko eragina duen aldaketa klimatiko hau, lehentasunez hartzen ditugun erabakien gain geratuko da. NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) dionez bost hizkitan legoke aldaketa honen larritasuna eta bere eragina gutxitzeko gakoa.

O. Oinezkoa

Gure hiriak eta gure bizitzak oinezkoentzat egotkitzea. Gure auto partikularrak alboratu, hiriak oinezkoentzat egokitu, gure mugikortasuna taldeka izan dadila, gure herriak eta hiriak irisgarriak bihurtu. Non oinezkoek izango duten espazioaren parterik handiena, ibilgailu partikularren kaltetan. Beraz, oinezkoentzat espazio asko behar dugu.

U. Ura

Urik gabe ez da bizirik. Barneratu behar dugun ideia da hau. Uraren eskasia, txikiziorako duen indarra…
Ezinbestekoa da neurri bereziak hartzea ura aurrezteko, pilatzeko, herri eta hirietan urak hartzen dituen eremuak babesteko. Izan ere, itsasoaren tenperatura igoera anormalaren eraginez, gero eta sarriago pairatzen ditugu ibaiek zeharkatzen dituzten herri eta hirietan ibaiek sortzen dituzten kalte ikaragarriak. Ezinbestekoak dira kalte hauek gutxituko dituzten eremu berdeak sortzeko plangintza serioak egitea.

I. Itzala

Itzal falta haundia daukagu. Oinez Rikardo Arregi kaletikatera, Agustin de Leiza , Kaleberria, tren geltokira arte, ez dago itzal degingoduenzuhaitzik, Oinezkoaren babeserako ez ezik, eraikinak ez berotzeko balioko luketen zuhaitz handiak beharko genituzke. Horrela modu naturalean saihestuko genuke aire girotuek eta berogailuek aldaketa klimatikoan duten eragin negatiboa. Beraz, gure kaleetan zuhaitz handientzat lekua falta da.

E. Energia

Zenbait eta lehenago lortzen dugun energia lortzeko, garraiatzeko,kontsumitzeko autonomia, orduan eta lehenago lortuko dugu ongizateaetaplaneta bizigarriago bat. Gure instituzio maila guztiek bai herri mailakoaketagainerakoek, energia berriztagarien apustua egin behar dute.
Beraz, herrietan espazioa behar dugu elementu berriztagarriak ezartzekoetamodu komunitarioan kudeatzeko.

E. Elikadura burujabetza

Aldaketa klimatikoa eragiten duen arlo nagusienetakoa da elikagaien sorrera intentsiboa, garraioa, eta banaketa. Beraz herri mailan espazioa behar dugu gure elikagaiak modu extensiboan bertan sortzeko.

Laburbilduz, Nazio Batuek diotena bete ahal izateko, oinezkoentzat espazioak, uraren txikitzioak ekiditeko espazioak, itzala egingo duten zuhaitzak jartzeko espazioak, energia berriztagarriak sortzeko espazioak, eta elikadura bertan sortzeko lurrak beharko genituzke herrietan.

Gatozen orain Andoaingo korapiloa askatzera. Sahiesbide baten bidez trafikoa herritik kanpora ateratzea lortuko bagenu, Nazio Batuen Elkarteak gomendatzen dituen irizpideak jarraitzea posible litzateke

 

Hau da: N1 eta Ama Kandida baliatu beharko lirateke nagusiki herriari lasaitasuna emateko. Ondo zehaztutako sarrera irteerak jarriz. Herri barruko trafikoa gutxituz aparkalekuak sortuz herri barruan, oinezkoentzat irisgarritasuna lortuz. Aita Larramendi, Zumea, Makaldegi, Kale Berria, Bastero, Goikoplaza, Kaletxiki..e.a. kaleak oinezkoei lehentasuna ematen dien kale biurtuko lirateke. Aldi berean herriarentzat irabazitako lurrak izango lirateke, non belardiak, arboldegiak, ibaiaren igoerak saihestu, energia berriztagarrien arloan lan egin, bertako nekazaritza eta ganadugintzari lurrak eskaini. Andoaindaarrok aukera paregabean aurkitzen gara. Gehienok ondorio batera iritsi gara: Lazoa txapuza bat dela.

Andoaindarren interesak ez babesteaz gain, proiektu arriskutsu bat da trafiko segurtasunari dagokionean. Andoaindar gehienok dakigu kontu honetan ezkutuko zerbait dagoela. Etzegaraten Gasteizera bidean, azken bi bihurgunetan egon zen bezala. Hemen ezer ez da kasualitatea. Guzti hontaz gain jakin beharko genuke aldaketa klimatikoak hil egiten duela.

Gure etorkizuna dago jokoan. Uztailak 29ra arte daukagu alegazioak aurkezteko epea.

Baliatu dezagun aukera hau beste batzuk ukatu zaizkigunez.

Alkate jauna: Lidergoa erabili ezazu. Eginahalak egin udal akordioak muturreraino bete daitezen. Herriaren nahia (duen pentsakera duela ere) bete dadin. Zure esku dagoen guzia egin lazoaren proiektuak aurrera egin ez dezan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!