N1 errepidera eraman dute protesta

Egunotan, goizez nahiz arratsaldez, Errespetatu Andoain plataformako kideek N1 errepidera eraman dute protesta. Bazkardoko oinezkoen zubian, bi noranzkoetan, Lazoaren aurkako pankarta erakusten ari dira.

Data hauetan, gainera, alegazioak aurkezteko kanpainan murgilduta dago plataforma: "LAZO proiektua uztailaren 29ra arte egongo da jendaurrean (alegazioak aurkezteko azken eguna). Herritarren eskubidea gauzatzeko eta LAZOAK Andoaini eta Gipuzkoari dakarzkien eragin larriak argudiatzen dituzten alegazioak aurkezteko garaia da".

Horren harira, Arrate pilotalekuko bilera gelan, hitzordua iragarri dute: uztailaren 28an, asteartea, izango da arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!