Abuztua, Allurralden eta Arraten mantentze-lanak egiteko hilabetea

Mantentze-lanak direla eta, Allurralde itxi egingo dute uztailaren 31tik abuztuaren 16ra. Eta, aldiz, Arrate, abuztuaren 17tik 23ra. Denbora tarte horretan Andoaingo erabiltzaileek Lasarte-Oriako eta Urnietako instalazioak erabili ahal izango dituzte.

Mantentze lanak egiteko Andoaingo Udaleko kirol eraikinak itxiko dituzte abuztuan. Hala iragarri du Udalak, ohar bidez. Eta data zehatzak ezarri dituzte: Allurralde kiroldegia uztailaren 31tik abuztuaren 16ra egongo da itxita. Arrate pilotalekua, berriz, abuztuaren 17tik 23ra.

Kirola egiteko aukera, eskualdetik irten gabe

  • Urnietakora joan daitezke andoaindarrak abuztuan.
  • Lasarte-Oriakora abuztuaren 10etik aurrera egongo da erabilgarri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!