Eskudero-Loidi eta Gereñu-Belauntzaran Tolosako txapelketako irabazleak, gizonezkoen bi mailetan

Aritz Eskudero, Iker Gereñu, Oier Belauntzaran eta Julen Loidi, Berazubin ostiralean (Argazkiak: Uxue Ugartemendia)

Aritz Eskudero, Julen Loidi eta Oier Belauntzaran andoaindarrek 58. Tolosa C.P. Pala txapelketan jokoan ziren sei txapeletatik hiru jantzi zituzten, Berazubiko pilotalekuan ostiralean jokatu ziren finaletan.

Ostiralean jokatu zituzten hiru finalak, Berazubi estadioko pilotalekuan.

Hona emaitzak, hiru mailetan:

- Gizonezkoen lehen maila: Eskudero-Loidi 30/28 Arregi anaiak.

- Gizonezkoen bigarren maila: Gereñu-Belauntzaran 30/24 Alberdi-Aranberri.

- Emakumezkoak: Lopez-Aldasoro 30/28 Karerra-Murua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!