Sorabilla Trail, aurtengo jaietako berrikuntza nagusia

Belkoaingo mendi lasterketaren errautsetatik jaio da lasterketa, Jai Batzordekide berrien eskutik. Abuztuaren 29an izango da, goizeko 10:30etan hasita. 

Lasterketaren aurkezpena

"Sorabilla Trail orain dela urte batzuk egiten zen Belkoaingo Krosaren aldaera berria da. Sorabilla auzotik abiatu eta Andoain, Aduna eta Zizurkilgo mugak zeharkatzen dituen mendi lasterketa da. 14 kilometroko eta 600 metroko desnibel positiboa duen ibilbideak Learbarro, Belkoain eta Txingorrigaina inguruko paraje eta bidexketatik eramango ditu korrikalariak, naturaz eta mendiaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz".

Mapa

Powered by Wikiloc

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!