Naturan murgiltzeko jarduerak, Leizaran Bisitarien Etxearen eskutik

Argazkia: Leitzaran Bisitarien Etxea.

Antiolatzaileek adierazi dutenez, "Leitzaran Zaintza proiektuaren baitan antolatutako ekimenak" hasiera ezin hobea izan du.

Asteburuan bisitari ugari hurbildu ziren landare inbaditzaileen ibilbide-gidatura eta ecoprinting izeneko tailerrera. Honako hitz hauekin deskribatu dute ekimena: "Abuztuan Leitzaran bailarako biodibertsitatearen inguruko hainbat gai landuko ditugu: landaredia, fauna, ura eta gure ekosistema berezia osatzen duten elementu asko, betiere helburu berarekin: ingurua ezagutzea, balioan jartzea eta zaintzea".

Jarduera gehiao izango da abuztuan, beraz, Leitzaran Bisitarien Etxean. Bertakoentzat nahiz bisitarientzat Otietara gerturatu eta jardueretan parte hartzeko aukera aproposa da abuztua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!