1963an abiatu zen Andoaingo Aita Larramendi ikastolaren historia. Ezinbestekoak izan ziren, sorrera hartan, lehen sustatzaileak. Hasiera prekario eta zail haien ondoren, garapena sekulakoa izan da. Katebegietakoa, hain zuzen, Justo Aizpurua Ormaetxea izan zen. Lanbidez, orduko Caja Laboralean egin zuen lan. Eta, euskaltzale porrokatua zenez, urte luzez, ikastolako artezkaritzako kide izan zen. Tartean, diruzain eta idazkari lanetan jardun zuen.
Aita Larramendirekin zuen lotura estuaren seinale da, 2004an, Garazi Kamiorekin batera, sinatu zuen liburua, “Aita Larramendi Ikastola - 40 urte, mila zorion” izenekoa. Eskuragarri dago ikastolaren webgunean, eta bertan hasiera zail haien ibilerak xehetasun handiz agertzen dira.
Justo Aizpurua Ormaetxearen aldeko
hileta-elizkizuna Sorabillako San Martin elizan egingo dute gaur arratsaldeko 18:00etan hasita.
Allurralde baserrian jaioa
Baserri ederrean jaio zen Aizpurua. Aita Larramendi ikastolaren eraikin nagusitik gertu zegoen, baina eraitsi zuten. Argazkia 1998koa da eta www.guregipuzkoa.eus webgunean aurki daiteke. "Andoaingo toponimiaz" liburuan (1989-1990) ageri dira, nola ez, baserriaren erreferentziak. Amaia Usabiaga Euskal Filologian Lizentziatuak idatzia, informatzaileen artean izan zuen zendu berri den Justo Aizpurua.
