Abian dira Buruntzako jaiak

Atzo ekin zioten auzoko San Roke jaiari, eta Maria Cruickshanken bakarrizketarekin, eskualdeko musikari gazteek osatzen duten Ai Ama! taldearekin erromeriaz eta lehiaketetarako prestatu zituzten patata-tortillekin eta postreekin gozatzeko aukera eduki zuten auzora bertaratu ziren festa zaleek. Gaur izango du segida festak. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai.

Hona lehenbiziko hirurak, bi lehiaketetan (Ai Ama! taldeko kideek osatu zuten epai-mahaia:

Patata-tortilla:

1.- Ana Theus.

2.- Nati Zalakain.

3.- Mari Jose Artola.

 

Postrea:

1.- Joxean Barandiaran.

2.- Iker Iturralde.

3.- Idoia Muñoa. 

 

Gaurko egitaraua

09:30. Olagaineko txistularien auzoan barrena.

10:00. San Roke santuaren prozesioa, Parke arkeologikotik abiatuta.

Ondoren, meza auzoko hildakoen alde.

10:30. I. Abarka jaurtiketa, txapelketa.

11:00. Dantza Soka, Olagaineko txistularien eta Urkiko dangtzarien eskutik.

11:30. Olagaineko txistularien emanaldia.

12:00. IV. Binakako Toka mixtoa, txapelketa.

12:45. Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolarien saioa.

13:30. Bertso bazkaria.

18:00-20:00. Erromeria Elustondo anai-arreben eskutik.

20:00. Bingo musikala, haur, gazte eta helduentzat.

Oharra. Autobusa, Zumea plazatik 09:45etan abiatuko da. Itzuli, berriz, 13:00etan.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!